Casino Kursaal

INFORMAZIOA

CASINO PLAY&FUN

POKER&FUN

JACKPOT&FUN

EAT&FUN

PROMOZIOAK

ONLINEKO DENDA

JOLAS ARDURATSUA

HARREMANETAN JARTZEKO





JARRAI GAITZAZU:

Facebook Youtube Twitter
+18
Luckia

POKERRA KARTA UZTEA GABE

Jokoaren helburua eta garapena
Croupierrak lortutako karta-konbinaketa baino altuagoa lortzea. Parte-hartzaileek establezimenduaren kontra jokatuko dute.

52 kartako sortarekin jokatzen da. Karten balioa handienetik txikienera: Batekoa, Erregea, Dama, Jota, 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3 eta 2. Batekoa kartarik txikiena bezala erabil daiteke 2aren aurrean edo kartarik altuena bezala, Bateko gisa erabiltzen denean.

Eserita parte har dezakeen jokalarien kopurua mahai-tapizean marraztutako lauki kopuruaren araberakoa izango da. Era berean, apustu egin ahal izango da itsu-itsuan lauki hutsetan edo beste edozein jokalariren eskualdian, baimendutako mugen barruan eta laukiaren titularra denaren onespenarekin, betiere. Lauki bakoitzaren aurrean eseritako jokalaria izango da bertan aginduko duena eta ezingo ditu kartak erakutsi edo horien berri eman gainerako apustulariei, ez bere laukian, ez gainerakoetan, eta apustu guztia galdu ahal izango du araua urratuz gero. Lauki bakoitzeko gehieneko apustu kopurua ez da lau baino handiagoa izango.

Kartak banatu aurretik, jokalariek hasierako apustuak egin beharko dituzte horretarako jarritako laukietan eta mahai bakoitzean baimendutako mugen barruan.

Ondoren, croupierrak “besterik ez” iragarriko du eta kartak banan-banan banatuko ditu buruz behera; eskuz banatutako kasuan, esku bakoitzari eta bankuari emango dizkio, eta horren azken karta agerian emango du.

Jokalariek kartak ikusi eta hainbat aukera izango dituzte, asmoaren arabera. “Banoa” esatea edo “paso" esanda erretiratzea. “Joatea” aukeratzen duten jokalariek hasierako apustua bikoiztu beharko dute, bigarren apusturako laukian hasierakoaren bikoitza gehituta eta kartak azpian utzita. “Ez joatea” erabakitzen duten jokalariek hasierako apustu guztia galduko dute eta croupierrak baztertu egingo du.

Karta osagarria erosteko aukera dago; hau da, jokaldiaren hasieran emandako bost kartetako bat uztea. Horretarako, interesa duen jokalariak utzitako karta, hasierako apustuaren zenbatekoarekin, horretarako jarritako laukian utziko du. Croupierrak karta berria emango dio agerian eta utzitakoa baztertuko du, karta erosteko erabilitako balioarekin batera.

Parte-hartzaile guztiek jokaldiak egiteaz amaitzen dutenean, croupierrak ezkutatutako lau kartak erakutsiko ditu.

  • Bankuak gutxienez Batekoa eta Erregea edo jokaldi hobea ez badu, dauden hasierako apustuak ordainduko ditu eta ez dira bezeroen jokaldiak kontuan hartuko.
  • Bankuak gutxienez Batekoa eta Erregea edo hori baino gehiago badu, croupierrak jokalarien kartekin egiaztatuko ditu bereak. Galdutako apustuak kendu egingo ditu, irabazitakoak ordaindu egingo ditu eta bankuaren jokaldi berbera duten apustuak utzi egingo ditu. Ordainketa guztiak irabazien taularen arabera egingo dira, bigarren apusturako beti; izan ere, hasierako apustua, ordaindu behar den kasuetan, aldi berean ordainduko da.

Jakin beharrekoa
Kartak banatzean gertatutako edozein akatsek (karten kopuruan, ordenan, kartaren bat agerian ematean) jokaldi guztia baliogabetzea ekarriko du.

Behin galdutako apustuak kendu eta irabazitakoak ordainduta, jokaldia amaitutzat emango da eta berri bati hasiera emango zaio.

Kartak nahasteko gailu automatikoa erabili ahal izango da. Horrela bada, kartak bosteko multzoetan emango zaizkie bezeroei eta bankuari.

Debekatuta dago jokalariek kartei buruzko informazioa trukatzea edo beste jokalariek ikusteko bistaratzea; debeku hori urratzeak apustu guztia galtzea ekarriko du.

Mahaiko buruaren erabakiak apelaezinak dira.

* Araudi bidez eskatzen diguten jolas arduratsuaren oharra ere jaso behar dugu. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu mahaiko croupierrari, atsegin handiz erantzungo dizu.

Casino Kursaal / Kale Nagusia, 1 (Boulevard izkina) / Lege-oharra / Pribatutasun-politikaCookie politika

Webmapa