Casino Kursaal

INFORMAZIOA

CASINO PLAY&FUN

POKER&FUN

JACKPOT&FUN

EAT&FUN

PROMOZIOAK

ONLINEKO DENDA

JOLAS ARDURATSUA

HARREMANETAN JARTZEKO





JARRAI GAITZAZU:

Facebook Youtube Twitter
+18
Luckia

POKER TEXAS HOLD'EM NOLIMIT - CASH GAME

Osteguna


Itsuak 2,5€/5€
min 250€/max 1000 €

Rake 5%/max 20€ (50€ bote bakoitzeko, 2,5€)
Rebuy: 200€

Ostirala


Itsuak 1€/2€
min 100€/max 400 €

Rake 5%/max 10€ (20€ bote bakoitzeko, 1€)
Rebuy: 100€

JOKALDIEN GARAPENA

Jokaldia gutxienez lau jokalari aktiborekin hasiko da eta kopuru hori partida guztian mantendu beharko da.

Partidaren iraupena Kasinoko Zuzendaritzak finkatu ahal izango du, jokalariei jakinaraziz gero, betiere.

Mahaiko postuak partidaren hasieran zozketatu egingo dira. Partida dagoeneko hasita egongo balitz, bertako arduraduna izango da gehitzen joango diren jokalarien postua erabakiko duena, plaza librerik egongo balitz, betiere.

Norberak eskatuta, jokalariak gehienez hiru jokalditan hartu ahal izango du atsedena mahaian postua galdu gabe; hala eta guztiz ere, atseden horretan nahitaezko apusturen bat egokituko balitzaio, nahitaez egin beharko du.

“ERRESTO” deritzo jokoan dagoen parte-hartzaile bakoitzak dituen fitxa kopuruari.

Jokoari hasiera emateko, parte-hartzaile bakoitzak Kasinoko Zuzendaritzak finkatutakoarekin bat datorren “errestoa” izan beharko du partida bakoitzean. “Erresto” hori agortuz gero, jokalari bakoitzak nahi adina berritze egin ahal izango ditu, horiek Kasinoko Zuzendaritzak finkatutako gutxienekoak eta gehienekoak betetzen dituzten heinean, betiere.

Partida bakoitzaren hasieran, croupierraren eskuin aldean eseritako lehen jokalariari “Esku” izatea egokituko zaio eta croupierrak “Esku” edo “Button” deritzon disko biribilarekin adieraziko du. Eskua txandakatzen joango da, kartak banatzen diren aldi bakoitzean.

ITSUAK

Itsuak kartak banatu aurretik egindako nahitaezko bi apustu dira. “Eskua” edo “Button” duenaren ezkerraldean eseritako jokalariak “Itsu txikia” deritzon apustua egingo du eta haren ezkerraldean eseritako hurrengo jokalariak “Itsu handia” deritzona egingo du.

KARTAK JOKALARIEI

Apustu itsuak egin ondoren, croupierrak estalitako bi karta banatuko dizkio jokalari bakoitzari, Lehen Apustu Txandari ekinez. Lehen apustu-txanda horretan “hitz egiten” lehenengoa “Itsu handiaren” ezkerraldean eseritako jokalaria izango da beti, eta horrek, apustu-txanda bakoitzean gainerako jokalariek bezala, baztertzea, paso egitea, apustua estaltzea edo igotzea (fold, call, raise) erabakiko du.

KARTA KOMUNAK

Lehen apustu-txanda amaituta, croupierrak piloko hurrengo karta erreko du eta “FLOP” delako hiru karta agerian jarriko ditu mahaiaren erdian, bigarren apustu-txandari hasiera emanez. Apustu-txanda hori amaituta, croupierrak piloko hurrengo karta erreko du berriro ere eta aurrekoa agerian utziko du, parte-hartzaile guztientzat laugarren komuna, “Turn” deitua, horrela, hirugarren apustu-txanda hasiko da. Laugarren eta azken apustu-txandara heltzeko, aurreko txandan bezala jokatuko da, eta jokalari guztientzako bosgarren karta komuna izango den azken karta horri “River” deituko zaio.

Apustu-txanda bakoitzean, hala gertatuz gero, kartak Itsu handiaren baliokoak izango dira gutxienez eta gehienez gainerako jokalariena.

Behin apustuak amaituta, kartak agerian jarriko dira, azken ekintza agresiboa egindako jokalaritik hasita.

JOKOAREN AMAIERA

Azken apustu-txanda amaitzean, “Pot” –partidako apustu-txanda bakoitzean metatutako fitxa kopuru totalari emandako izendapena– croupierrak erakutsitako poker-konbinaziorik handiena duen jokalariari emango zaio. Balio bereko bi konbinazio edo gehiago dauden kasuan, pot-a bakoitzari dagokion errestoaren proportzioan banatuko dute.

JOKOAREN ARAUAK

> Jokalariek eskualdia amaitzeko adina diru izan behar dute errestoan. Hala izango ez balitz, daukaten errestoaren proportzioan jokatuko dute, egoera horri “kenduta joatea” edo “all in" deituz.

> Jokalariek “Itsu handiaren” apustua estali ahal izateko kopuru baliokidea izan behar dute, gutxienez, errestoan.

> Partida hasi ondoren mahaian sartutako jokalari orok “Itsu handia” ordaindu beharko du.

> Jokalari orok bere eserlekuan egon behar du hitz egitea egokitzen zaionean eta, hala ez bada, bere kartak baztertu egingo dira.

> Jokalariren bat falta denean, nahitaezko apusturen bat egitea egokituko balitzaio, “itsuak”, croupierrak dagokion kopurua kobratu eta kartak kenduko dizkio.

> Azken apustua egin duen jokalaria kartak erakustera behartuta egongo da eta horren atzetik gainerako guztiak, horren ezkerretik hasita, bata bestearen atzetik.

> Beste jokalari bati kartak erakusten dizkion jokalaria mahaiko gainerako jokalariei ere erakustera behartuta egongo da.

> Berdinketa gertatuz gero, soberan dagoen fitxa azken igoera egindako jokalariarentzat izango da eta halakorik ezean, “eskua” denarentzat izango da.

> Eskualdi irabazlea erakusteko, bi kartak erakutsi behar dira.

> Jokalariek ezingo dute besteek egindako jokaldia kritikatu edo horretan eragin.

> Erabakiak berehala eta argi eta garbi hartu beharko dira, jokaldiari buruzko zalantzarik azaldu gabe, jokoaren garapena ez atzeratzeko eta, kontrako kasuan, croupierrak jokalariari ohartarazi ahal izango dio eta ekintza hori behin eta berriro egingo balu, partidatik bota ahal izango du.

> Jokalaria mahaitik errestoarekin altxatzen bada, ezingo da mahaira itzuli Kasinoko Zuzendaritzak finkatutako denbora-tartea igaro arte eta altxatzean zuen erresto bera ekarri beharko du.

> Errestorik gabe altxatutako jokalariaren lekua erreserbatu egingo da, hark hala eskatuz gero, gehienez bost eskualditarako edo partidako arduradunak erabakitako denborarako.

> Jokalariari apustu egiteko txanda pasatuz gero, croupierrari jakinarazi beharko dio berehala. Partidako arduradunak egoera aztertuko du eta hartutako erabakia ezingo da atzera bota.

DEBEKUAK

Debekatuta dago jokalariak mahaia utzi eta beste jokalari bat uztea bere ordez apustuak egin ditzan.

Bikoteka jokatzea, ezta aldi baterako ere.

POT elkarrekin jokatzea.

Pot beren borondatez banatzea.

Jokalarien artean ados jartzea.

Gainerakoei fitxak erostea edo gehitzea, behin jokaldia hasita.

Errestoaren dirua beste jokalari batzuei uztea.

Errestoko fitxak gordetzea.

Kartak mahaitik kentzea edo croupierraren eta gainerako jokalarien bistatik urruntzea.

Jokalariak bereak ez diren kartak ukitzea.

Jokalarien artean jokaldien artean horiei buruzko aipamenak egitea eta beste jokalariei begiratzea edo kartak erakustea, nahiz eta eskualdia jokatzen ez ari izan.

Joko-mahaiaren eremuan ezin da telefono mugikorrik, ezta bestelako aparatu elektronikorik ere erabili.

OHARRAK:
Kasinoko Zuzendaritzak mahaietako apustu-mugak aldatu ahal izango ditu, aldez aurretik iragarrita.

18 urtetik beherakoek sartzea debekatuta dute.

NAN edo pasaportea ezinbestekoa da.

Joko arduratsuaren zigilua.

Casino Kursaal / Kale Nagusia, 1 (Boulevard izkina) / Lege-oharra / Pribatutasun-politikaCookie politika

Webmapa

Mapaweb >>

Información Sartzeko arauak
Instalazioak
Nola iritsi
Historia
 
 
 
 
 
  Eat & Fun Jatextea
Karta

Casino Play & Fun Jolas-aretoa
Erruleta amerikarra
Posizio anitzeko erruleta elektronikoa
Black Jack
Pokerra karta uztea gabe
Poker Texas Hold’Em Cash Game
Apustu hipikorako aretoa
RETA / Kiroletako apustuak
  Tienda online

Poker & Fun Gaurkotasuna
Poker Texas Hold'em txapelketak
 
 
 
 
 
 
 
  Juego responsable Jolas arduratsua
Babesak
Kalitatezko konpromisoa

Jackpot & Fun Zori-makinak
Jackpots
 
 
 
 
 
 
 
  Kontaktua