Casino Kursaal

INFORMAZIOA

CASINO PLAY&FUN

POKER&FUN

JACKPOT&FUN

EAT&FUN

PROMOZIOAK

ONLINEKO DENDA

JOLAS ARDURATSUA

HARREMANETAN JARTZEKO





JARRAI GAITZAZU:

Facebook Youtube Twitter
+18
Luckia

BLACK JACK

Jokoaren helburua eta garapena
Croupierraren puntuazioa baino altuagoa lortzea, 21 puntu gainditu gabe. Lehenengo bi kartekin 21 puntuak lortzen direnean, jokaldi nagusia lortzen da, Black Jack izenekoa, alegia. Saritutako laukian egindako apustua 2ren truke 3 ordainduko da konbinaketa horretarako.

Bezeroak Black Jack jokaldia lortzen ez badu, kartak eska ditzake nahi izanez gero, 21 puntura ahalik eta gehien hurbiltzeko, baina horiek gainditu gabe. Parte-hartzaileak 21 puntu gainditzen baditu, apustua galduko du, baita croupierrak eskualdi horretan 21 puntuak gainditzen baditu ere. Parte-hartzaileak 21 puntu lortzen dituenean, ezingo ditu karta gehiago eskatu eskualdi horretan.

Croupierra planto egitera behartuta dago 17 puntu edo gehiago lortzen dituenean. Croupierraren puntuazioa 16 puntu edo gutxiagokoa bada, karta eskatzera behartuta egongo da, puntuazio totala 17 edo gehiagokoa izan arte. Croupierrak karten artean Batekoa duenean, 11 puntu bezala hartuko ditu horrekin 17 puntu edo gehiago lortzen dituenean eta horrekin 21 puntu baino gehiago batzen ez dituenean, betiere, kasu horretan, 1 puntuko balioa emango zaio. Hala ere, parte-hartzaile guztiak pasatuko balira, croupierrak ez luke kartarik hartu beharko.

Croupierrak 21 puntu gainditzen baditu, eskualdi horretako mahai-tapizaren gaineko apustu guztiak ordainduko ditu.

Croupierra 21 puntura iristen ez bada, eskualdi horretan berea baino puntuazio altuagoa lortu duten apustu guztiak ordainduko ditu eta bere puntuaziotik behera geratutakoak jasoko ditu. Croupierraren puntuazio bereko apustuak baliogabeak izango dira eta horien titularrek kendu egin ahal izango dituzte, behin kartak jaso zaizkienean.

Jakin beharrekoa
52 kartako sei karta-sortekin jolasten da Black Jack-era. Karta bakoitzak bere zenbaki-balioa izango du, beltzek salbu; horiek 10 balioko dute eta Batekoak 1 edo 11 balioko du, dagokionaren arabera.

Parte har dezakeen jokalarien gehieneko kopurua mahai-tapizean markatutako apustu kopuruaren araberakoa izango da. Era berean, beste jokalari baten "eskualdian" parte hartu ahal izango dute, lauki bakoitzeko gehienez lau apustu eginda, apustuen gehieneko mugen barruan, betiere. Zenbait plaza libre egongo balira, jokalariek hutsik daudenetan apustua egin ahal izango dute. Aukera horietarako guztietarako mahaiko buruaren onespena beharko da.

Croupierraren lehen karta Batekoa denean, jokalariek bankuaren Black Jack-aren kontra babestu ahal izango dute. Jokalari bakoitzak ziurtatu ahal izango duen guztizko zenbatekoa, gehienez eskualdi horretako apustu guztiaren erdia izango da. Croupierrak Black Jack lortzen badu, asegurua 1en truke 2 ordainduko da eta lortzen ez badu, jokalariak apustua galduko du. Croupierrak egoera hori duenean Black Jack duten jokalariek ordainketa aldi berean jasotzea aukeratu ahal izango dute. Bi aukera horiek croupierra lehen laukian hirugarren kartarekin hasi aurretik gertatuko dira.

Jokalariaren lehen bi kartek balio bera badute (bikoteak), bi “eskualdi” independente gisa jokatu ahal izango dira. Kasu horretan, bigarren kartarekin berdindu beharko du hasierako apustua. Jasotako balio bereko kartak adina “eskualdi” eman ahal izango dira. Egoera hori bi Batekorekin sortzen denean, ez da “eskualdi” berrian osatutako Bateko bakoitzeko karta bakarra baino onartuko. 10 edo beltza lortuko balu, 21 bezala kontatuko da eta ez Black Jack bezala.

Jokalari batek apustua bikoiztu ahal izango du, lehen bi kartekin. Kasu horretan, beste karta gehigarri bat baino ezingo du jaso. Apustu bikoitza “eskualdi” guztietan onartuta dago, pareetan barne, Batekoen bikotearen kasuan salbu.

Saboteko lehen karta ateratzen denean, ezingo da apusturik egin, ezta aldatu ere.

Mahaiko buruaren erabakiak apelaezinak dira.

Araudi bidez eskatzen diguten jolas arduratsuaren oharra ere jaso behar dugu. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu mahaiko croupierrari, atsegin handiz erantzungo dizu.

Casino Kursaal / Kale Nagusia, 1 (Boulevard izkina) / Lege-oharra / Pribatutasun-politikaCookie politika

Webmapa

Mapaweb >>

Información Sartzeko arauak
Instalazioak
Nola iritsi
Historia
 
 
 
 
 
  Eat & Fun Jatextea
Karta

Casino Play & Fun Jolas-aretoa
Erruleta amerikarra
Posizio anitzeko erruleta elektronikoa
Black Jack
Pokerra karta uztea gabe
Poker Texas Hold’Em Cash Game
Apustu hipikorako aretoa
RETA / Kiroletako apustuak
  Tienda online

Poker & Fun Gaurkotasuna
Poker Texas Hold'em txapelketak
 
 
 
 
 
 
 
  Juego responsable Jolas arduratsua
Babesak
Kalitatezko konpromisoa

Jackpot & Fun Zori-makinak
Jackpots
 
 
 
 
 
 
 
  Kontaktua