LEGE OHARRA

Nuevo Gran Casino del Kursaal de San Sebastián, s.a.
Kale Nagusia, 1 20003 Donostia - Gipuzkoa
Telefonoa: +34 943 42 92 14
IFK A20056248
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 346. liburukia, 46. folioa, 5.956. orria, 1. inskripzioa

Nuevo Gran Casino del Kursaal de San Sebastián, SA sozietatearen jabetzakoa da www.casinokursaal.com gunea eta enpresak jokorako kasinoa den aldetik eskaintzen dituen zerbitzuen, produktuen eta berritasunen berri ematea du helburua. Horrez gain, erabiltzaileei aukera ematen die informazioa eskatzeko, datu-basean izena eman eta horrela informazioa jasotzeko, txapelketetan izena emateko eta kontsultak egiteko.

Debekatuta dago webgune hau eta bertako edukiak jabearen baimenik gabe besterentzea, lagatzea, saltzea, alokatzea eta/edo jendaurrean jartzea, izan irabazi-asmoarekin edo gabe.

Jabeak kasinoko eta ausazko jokoen jarduera ustiatzeko lizentzia du dagokion agintariak emana, eta jokoa 18 urtetik gorakoentzako bakarrik dela gogorarazten du.

Nuevo Gran Casino del Kursaal de San Sebastian, SA sozietateak eskubidea du webgunearen edukia aurrez jakinarazi gabe eta mugarik gabe aldatzeko. Webgune honetara bidalitako edo bertako inprimakien bidez jakinarazitako informazioak egiazkoa izan beharko du eta ezingo ditu hirugarrenen eskubideak eta indarrean den legea urratu.

www.casinokursaal.com guneko esteken bidez irits zaitezkeen guneen gaineko erantzukizunik ez du hartuko Kursaal kasinoak, ez baititu kontrolatzen. Beraz, erabiltzailea bere ardurapean eta eduki horiek arautzen dituzten baldintzen arabera sartuko da eduki horietan. Era berean, ez du kontratuzko edo kontratuz kanpoko erantzukizunik izango birus informatikoek edo beste edozein motatako elementu informatikok pertsona edo enpresei kalterik sortzen badie, ezin baita % 100 bermatu webgunean birusik eta bestelako elementurik ez egotea.

© Nuevo Gran Casino del Kursaal de San Sebastián, SA. Eskubide guztiak erreserbatuak.